Euskotrenek zerbitzu berezia eskainiko du bihar Realaren eta Mallorcaren arteko partidarako
Easoko tren geltokia.X. Etxabe Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du bihar Reala-Mallorca futbol partidarako joan-etorriak errazteko. Partida bihar, otsailak 27, 21:30ean Anoetan jokatuko da.
Euskotrenek tren bereziak eskainiko ditu Donostiatik Hendaiara, Altzara, Lasarte-Oriara eta Zarautzera. Tren horien irteera behar den denbora atzeratuko da partidan luzapena edo penaltiak badaude.
Zerbitzu berezi horren helburua partidara joateko garraio publikoaren aukera eskaintzea da eta, aldi berean, zaleak tren desberdinetan ere banatu ahal izatea.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefonoa dute eskuragarri: 944-33 33 33. Horrez gain, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan eta geralekuetan jaso daiteke informazioa, baita aplikazio ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegi bilatzailean ere.

