Azoraren maizter baten egoera konpontzea lortu du Saretxek
Saretxek etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazio batean jarritako pankarta, 2021eko maiatzean. Iñaut Gonzalez de Matauko Rada Groseko Ategorrieta kalean bizi den Virginia izeneko maizter batek etxean zuen egoera txarra konpontzea lortu du Saretxe etxebizitza sindikatuak, Saretxek berak jakinarazi duenez. Azora putre funtsaren jabetzakoa da etxea eta eraikin osoa, eta maizterrak berak bideo batean azaldu duenez, denbora zeraman arazoekin: “Urte eta erdi neraman hezetasunekin etxe guztitik. Sabaia erori zitzaidan, baldosekin arazoak izan ditut, eta abar”.
Maizterra Saretxerekin harremanetan jarri zen, eta egoera konponduta dagoela azaldu du bideoan. “Azorak estrategia gisa erabili egiten du mobbing-a, bizilagunen bizitzak okertu eta etxea utz dezaten bultzatuz. Gure auzokidea kikildu ez eta antolakuntzaren hautua hartu egin zuen. Sindikatuaren izenean hainbat komunikazio egin jabetzarekin eta egoerari aterabide bat topatzea lortu genuen”, gehitu du sindikatuak.
Horrela, Virginiak berak eta Saretxek antolatzera deitu dituzte Azoraren maizterrak eta maizter guztiak orokorrean: “Orain bizilagunen artean sareak josi eta Virginiak zabaldutako bidean sakontzea dagokigu. Zuek bai etxebizitzaren aldeko militanteak!”, nabarmendu du Saretxek.

