Hiru ibilaldi gidatu egingo dituzte martxoan Artikutzan
Artikutzako presa.Donostia Ingurumena Donostiako Udalak ibilaldi gidatuak antolatzen ditu hilero Artikutzan, eta hiru antolatu ditu martxorako: hilaren 3an, 17an eta 24an izango dira. Joateko, izena eman behar da udalaren webgunearen bidez, eta prezioari dagokionez, 6-16 urte artekoek 2,09 euro ordaindu behar dituzte eta 16 urtetik gorakoek 3,14 euro.
Hilaren 3koan Artikutzako herria eta Ugaldeko presa bisitatuko dituzte, sei bat kilometroko ibilaldian. 17koan, Bianditz gainera igoko dira, zazpi bat kilometroko ibilaldia eginez. Hilaren 24koa izango da ibilaldi luzeena, hamar bat kilometro egingo baitituzte, eta Mintegixar eta trenbide zaharra ezagutuko dituzte. Ibilaldien inguruko informazio zehatza udalaren webgunean kontsultatu daiteke.

