Udalak Ondarretako tenis pistak dauden moduan mantendu nahi ditu
Donostiako Udalak Espainiako Ministerioko Kostaldearen eta Itsasoaren Zuzendaritza Nagusiari helaraziko dio ez dela beharrezkoa Donostiako Real Club de Tenis, Ñam jatetxea eta Haizearen Orraziko eremuko itsas eta lehorreko jabari publikoa babestea edo erabiltzea.
Honekin batera, 20.210 metro koadroko azalera duen lursailen limitea aldatzeko eskatzea ere onartu du udalak, eta ondorioz, itsasertzeraino mugaketa aurreratzea, eta Eduardo Txillida pasealekuko kostaldeko hormarekin bat egitea; izan ere, teniseko pistak lekuz aldatu behar izatea “arazo larria” izango litzatekeela azpimarratu du Eneko Goia alkateak.
Alkateak nabarmendu duenez, tenisaren emakida 2018an amaitu zen eta udalak egoera berdin jarraitzeko emakidaren luzapena eskatu zuen, bestela, berri bat egin behar izatekotan, gaur egun indarrean dauden araudiekin egin beharko litzateke eta horrek ez luke ahalbidetuko tenis pistak bertan egotea.