Ur kontsumoa digitalizatzeko ekipoak instalatuko dituzte hainbat auzoetan
Errotaburu, EHUko campusa eta Ondarreta izango dira ur kontsumo indibidualak digitalizatzeko beharrezkoak diren neurketa ekipo berriak izango dituzten hiru gune berriak. Tokiko Gobernu Batzarrak, ekipo hauek hornitzeko, instalatzeko eta egiaztatzeko kontratua Aqualogy Solutions SA enpresari esleitzea onartu du.
9 hilabeteko izango ditu enpresak proiektua gauzatzeko, luzatzeko aukerarik gabe, eta urteko aurrekontua 427.547 eurokoa izango dela jakianari du alkateak goizeko prentsaurrekoan.
Kontratuaren xedea ura neurtzeko ekipoak hornitzea, instalatzea eta egiaztatzea da, “egungo ur ekipo guztiak —sute ekipoak izan ezik— irakurgailuekin digitalizatutako ekipoekin ordezkatzeko, eta horrela, etorkizunean, tele-irakurketa ezartzeko hirian”.
Era berean, udalerrian gelditzen diren ekipoak aldatu beharko direla jakinarazi du alkateak, eta “neurketa ekipoetan instalatutako tele irakurketako unitateen funtzionamendua baieztatzea izango da egiaztapena”.