Zientzia eta berrikuntza larunbat honetako FIRST LEGO League txapelketan
Hamabosgarrenez ospatu dute larunbat honetan Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean lehiaketa, eta 6 eta 16 urte bitarteko 350 gazte inguruk parte hartuko dute.
Larunbat honetan Deustoko Unibertsitatearen Donostiako campusean izango dira First Lego League lehiaketan parte hartuko duten 350 gazte. Adin tartea 6 eta 16 urte bitartekoa da eta 136 pertsona arituko dira bolondres lanetan.
Hezkuntza programa honen helburua bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzea da eta lehiaketa, elkarlanean, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Deustoko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu dute. Halaber, hiru foru aldundien eta Donostia, Bilbo eta Arrasateko udalen laguntza du.
Martxoaren 2an 350 gazte eta entrenatzaile hurbilduko dira Donostiako campusera, FLL Challengeko 22 taldetan (10-16 urte) eta FLL Exploreko 17 taldetan (6-9 urte) banatuta. lehiaketaz gain, robot eta droneekin jolastu eta aritzeko aukera izango dute, eta aukera izango dute errealitate birtualeko joko bat probatzeko eta Salto Wecosystemen standa bisitatzeko, baita ere.
Xabier Riezu Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko errektoreordearen hitzetan, lehiaketa honen helburua “bokazio teknologikoen sustapenean inplikatzea da eta neskek STEAM arloetan parte har dezaten bultzatzea”. Halaber, Eneko Goia alkateak lehiaketa honek dibulgazioa, sormena eta trebetasuna uztartzen dituela azpimarratu du, eta Marisol Garmendiak, Tokiko Ekonomia eta Enplegu zinegotziak, Donostia zientzia eta berrikuntzako hiri gisa kokatzeko apustua dela honako ziurtatu du.