Ane Oiarbide udal talde sozialistaren bozeramailea izango da, Marisol Garmendia ordezkatuz
Donostiako PSE-EEk aho batez erabaki du Ane Oiarbide egungo Hiri Proiektuetako zinegotzia proposatzea udal talde sozialistaren bozeramaile izateko. Horrela, Oiarbidek Marisol Garmendia ordezkatuko du, azkeneko hau izango baita Espainiako Gobernu ordezkaria EAEn. Hurrengo egunetan, Donostiako PSE-EEk Donostiako Udalean dituen arloen banaketa eztabaidatuko du.
Juantxo Marrero —gaur egun Ingurumeneko udal zuzendaria— izango da zinegotzi berria, aurreko udal hauteskundeetan Donostiako PSE-EEren zerrendan seigarren izan zen.
Ibilbidea
Ane Oiarbide donostiarra, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua da eta Zuzendaritza Estrategikoan eta Marketin eta Zuzendaritza Komertzialean masterrak egin ditu.
1985ean jaioa den euskaldun hau 2018ko urtarriletik zinegotzia da Donostiako Udalean eta Ingurumeneko ordezkaritzaz arduratu zen hasieran, baina 2020ko azarotik Berdintasun, Eskubide Zibil, Hezkuntza eta Gazteria delegazioaz arduratu zen. Halaber, Oiarbidek komunikazio teknikari, marketin arduradun eta merkataritza teknikari gisa lan egin du.