Eszter Ogonovszky fitxatu du Bera Berak
Eszter Ogonovszky hegaleko jokalaria fitxatu du Bera Berak. Bera Berak Eszter Ogonovszky ezker hegaleko jokalari hungariarra fitxatu du hurrengo bi denboraldietarako. 20 urte ditu jokalariak, 1,78 metroko altuera du eta 2019-2022 urteen artean Ambros Martinek zuzendu zuen Gyori taldeko jokalari izan zen.
Ogonovszkyk eskarmentua du goi mailako lehiaketan eta Hungariako junior akademian. Urruneko jaurtiketa da bere bertute handienetako bat, abiadurarekin batera.


