Gaur abiatuko da 'Iparraldea bertan' zikloa
Koldo Mitxelena Kulturguneak aurten ere antolatu du Iparraldea Bertan zikloa, Euskal kultur erakundearen laguntzarekin. Otsailaren 28tik martxoaren 20ra bitarte izango da, eta hitzaldi bat eta hiru kontzertu izango dira. Aurten, Parte Zaharreko Santa Teresa komentuko ekitaldi aretoan izango dira.
Ipar Euskal Herriko artisten sorkuntzak agerian emateaz gain, Euskal kultur erakundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak aspaldian antolatzen duten Iparraldea Bertan zikloak, Ipar Euskal Herriko “lurraldearen kultura aberastasuna hego Euskal Herriko biztanleei ezagutaraztea du helburu”.
- Otsailaren 28an: HABIA hirukotearen kontzertua
- Martxoaren 6an: Elise Diletek eta Antton Hariñordokik idatzi eta Ainize Butronek
ilustratutako Haize leizean nerabeentzako eleberriaren aurkezpena - Martxoaren 13an: ARRIOLA-EZCURRA bikotearen kontzertua
- Martxoaren 20an: Ekhi Lamberten Inbasioak disko berriaren aurkezpena
Ekitaldi guziak internet bidez zuzenean (19:00) jarraitu ahalko dira hemen klikatuz.

