Hasi da hamasei urtez azpiko belar hockeyko txapelketa
Gaur hasi da 16 urtez azpiko belar hockeyko Espainiako Txapelketa Autonomikoa. Gaurtik martxoaren 3ra, 21 selekziok hartuko dute parte txapelketa honetan, Bera Berako zelaian eta Zubietako udal zelai berrian.
“Azken urteetan beheragoko kategorietan parte hartze handiena izan duen selekzioetako bat” izango dela nabarmendu dute Euskal Hockey Federazioko kideek. Gizonezkoen 11 selekzioren eta emakumezkoen 10 selekzioren parte hartzearekin, txapelketa hau “erakusleiho ezin hobea da hockeyaren etorkizuneko promesez gozatu ahal izateko”. Emakumezkoetan, Euskadi, Katalunia, Kantabria, Madril, Andaluzia, Galizia, Valentzia, Asturias, Kanariak eta Aragoi dira selekzioak. Gizonezkoetan, berriz, berdinak izango dira, Murtziakoaz gain.
45 partida jokatuko dira lau egunetan, bi instalazioetan banatuta: Bera Berako zelai ezaguna, Atletiko San Sebastianena eta Zubietako zelai berria, hipodromoko aparkalekuaren ondoan dagoena. Azken honek martxoaren 3an hartuko ditu finalak.
Euskotrenek eskaintzen duen tren zerbitzuaren bidez, “taldeak zein zaleak zelai batetik bestera mugitu ahal izango dira”, Lugaritz eta Lasarteko geltokiak 9 minututan konektatuz.
Espainiako, Gipuzkoako eta Euskal federazioek antolatu dute txapelketa, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako eta Lasarte-Oriako udalen babesarekin. Txapelketaren helburua da, urteroko gisa, “gure lurraldean belar hockeyaren pizgarria izan dadila”.