Clara Azurmendi Alemaniako Irekitik kanpo gelditu da
Clara Azurmendi donostiarra, artxiboko irudi batean.Badminton Photo Clara Azurmendi badminton jokalari donostiarra (munduko 62. onena) Alemaniako Irekitik kanpo gelditu da bere lehenengo partidan, Iris Wang estatubatuarraren (munduko 46. onena) aurka galduta. Asteartean jokatu zen neurketa.
Lehenengo seta estatubatuarrak irabazi bazuen ere (14-21), bigarrena donostiarrarena izan zen (21-14). Ordea, berdinketa hausteko jokatutako hirugarrenean, Azurmendik ezin izan zuen ezer egin, eta garaipena Wangena izan zen (6-21).

