3.000 ikusleren langa igarota, bigarren astea egingo du zinema aretoetan 'Negu Hurbilak' filmak
Otsailaren 23an estreinatu den Negu Hurbilak filmak astebete egin du zinemetan. Begin Again Films banaketa enpresak azaldu duenez, 3.000 ikusle izan ditu, gutxienez, pelikulak, eta 14.000 eurotik gora fakturatu ditu. Kontuan izan behar da zinema komertzialetaz gain, beste hainbat herri aretotan eskaini dela.
IRUTXULOKO HITZA-k babestu duen film honek Euskal Herriko gatazkaren amaieran kokaturiko ihesaldi baten erretratua, Jone Laspiur du protagonista nagusia (Intxaurrondo, 1995). Nafarroako Zubieta herrian kokatuta, ihesaldi ezinezko eta isil bat du oinarri Negu kolektiboak zuzendutako filmak.
Zuzendariek azaldu dutenez, “espero baino emaitza hobeak” izan ditu filmeak lehen astean, eta hori dela eta, beste astebetez luzatu da hainbat aretotan. Hona hemen zerrenda: