Martxoaren 27an doan ikusi ahal izango da antzezlana Viktoria Eugenia Antzokian, 19:30ean.
Etxean jokatuko dute asteburuan Txuri Urdinek neskek, belar hockeyko Donostiako Atletikok, Ibaeta Basketek eta Bera Berak. Kanpoan jokatuko dute, aldiz, Txuri Urdinko mutilek, belar hockeyko Realak, futboleko Realeko mutilek eta Gipuzkoa Basketek.
SOS Arrazakeriaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Izan Harrera programan ari dira parte hartzen Mammadou Ciss maliarra eta Abigail Caminos donostiarra. Proiektuak errefuxiatuen eta pertsona migranteen harrera prozesua erraztea du helburu, eta bikote honek primeran burutu du helburu hori. Ekainetik ezagutzen dute elkar, eta askotariko planak egin dituzte elkarrekin. Beraien esperientzia nolakoa izan den azaldu digute.