Apirilean hasiko dira bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroak
Kalapiek, Hiriko Txirrindularien Elkarteak, bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroak antolatzen ditu, eta aurtengoari, apirilean emango dio hasiera. Ikastaro hauek Kalkutako Teresa plazan egingo dira.

Kalapiek, Hiriko Txirrindularien Elkarteak, bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroak antolatzen ditu, eta aurtengoari, apirilean emango dio hasiera. Ikastaro hauek Kalkutako Teresa plazan egingo dira.
Ikastaroak helduentzat dira, “bai inoiz ikasteko aukerarik izan ez dutenentzat, zein bizikleta erabiltzeari aspaldi utzi zioten, erabilera ahaztu eta erraztasuna eta segurtasuna berreskuratzeko leku mugatu bat behar duten pertsonentzat”.
“Hiriko garraiobide bezala bizikletaren sustapena eta bere erabiltzaileen interes eta segurtasunaren defendatzea” ditu proiektu honek helburu. Halaber, “ingurugiroarekiko mugikortasun jasangarriaren defentsa” da Kalapieren beste helburu nagusi bat. 1989an jaioa, 2001. urteko urtarrilaren 1ean udalaren mesedekotzat izendatu zuten.
Bi mailetan antolatu dute ikastaroa elkarteko kideek: bata bizikletan inoiz ibili ez direnentzat (0 maila, hasiberria), eta bestea lehen pedalkadak eman dituztenentzat, “baina trebezia eta segurtasuna berreskuratzeko laguntza eta eremu mugatu bat behar dutenentzat” (1. maila, erabilera eta trebetasuna).
Ikastaro bakoitzak ordu eta erdiko 4 saio ditu, eta bizikleta tolesgarriak eskaintzen ditu elkarteak, “ikasteko bereziki egokiak”, behar dutenentzat. Hala ere, bakoitzak bere bizikleta ekar dezala gomendatzen dute, eta behar dutenentzat kaskoak ere badituzte.
Informazio guztia Kalapie elkartearen webgunean eskuragarri duzue.
Ikastaroak data hauetan egingo dira:
- Apirileko ikastaroa: 13 larunbata, 14 igandea, 20 larunbata eta 21 igandea
(0 mailako txanda: 10:00etatik 11:30era; 1. mailako txanda: 12:00etatik 13:30era) - Maiatzeko ikastaroa: 21 asteartea, 23 osteguna, 28 asteartea, 30 osteguna
(0 mailako txanda: 17:30etik 19:00etara; 1. mailako txanda: 19:15etik 20:45era) - Urriko ikastaroa: 5 larunbata, 6 igandea, 12 larunbata eta 13 igandea
(0 mailako txanda: 10:00etatik 11:30era; 1. mailako txanda: 12:00etatik 13:30era)