Zabalik dago Aste Nagusiko janari furgoneten azokan plaza bat eskuratzeko izen ematea
Donostiako Udalak dagoeneko ireki du Aste Nagusiko janari furgoneten Zurriola Street Food azokan plaza bat eskuratzeko izena emateko epea. Abuztuaren 9tik 17ra izango da azoka (Aste Nagusia 10etik 17ra izango da), eta Kursaaleko Erizainen plazan jarriko dute.
Plaza bat lortzeko eskaera egin dezakete kalean elikagaiak egin, saldu edo sustatzen dituzten pertsona fisikoek zein juridikoek, janari furgonetak (food truck, ingelesez) erabiltzen badituzte horretarako. Apirilaren 7an itxiko dute izen ematea. Udalaren webgunean kontsultatu daitezke plaza eskuratzeko baldintzak, eta galdetegi hau beteta eman behar da izena.