Plaka fotovoltaikoak jarriko ditu udalak Altzako ikastetxean
Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Altzako ikastetxe publikoaren gaineko autokontsumorako eguzki instalazio fotovoltaikoaren proiektua gauzatzea, eta epea zortzi hilabetekoa da.
Eguzki instalazioak ikastetxearen gainean jartzeko proiektua Iniciativas de Tecnología y Sostenibilidad sozietate mugatuari esleitzea erabaki du udalak, eta aurrekontua 81.991 eurokoa da. Donostiako alkateak nabarmendu duenez, honako proiektuak “energia berriztagarrien aldeko apustua” dira.