Txomin Enea anbulatorioa Arteleku plazan eraikiko dute
Tokiko Gobernu Batzarrak Txomin Enea auzoko anbulatorioari hasierako onarpena eman diola azaldu du Eneko Goia alkateak gaurko prentsaurrekoan. Arteleku plazako gune publikoa prestatuko da Osakidetzaren osasun zentroa behin betiko kokapenera eraman ahal izateko.
Halaber, alkateak, lau lurzatiren Hiri Antolamenduko Plan bereziak “lursail bat erabilera komunitarioetara bideratzeko” balio duela nabarmendu du alkateak.
Plan berezia antolamendu berria bi eremuetan banatutako mugaketa eten batean definitzeko idatzi dute: lehenengo lurzatiak ekipamendu erabileretarako balio izango du eta bigarren eremuak —Arteleku plaza— ekipamendu erabileretarako bai, eta baita, osasun erabilera eta gune libreak izateko balio izango du ere. Halaber, Kristobaldegi kalearen aldameneko azalera txiki bat hartzen du proiektuak.
Alkateak nabarmendu duenez, Txomin Eneako obra honekin, anbulatorio nagusienak egiteko plana burutuko dute, aurretik Aieteko anbulatorioa eta Erdialdeko anbulatorioa eraikiz, eta Osakidetzak beharrezkoak ikusten dituen neurriak eta beharrak “premiazkoak” direla eta “horren garrantzitsuak diren eremuen beharrak ezin direla albo batera utzi” azpimarratu du.