Greba feminista orokorrean jasotako isunak ordaintzeko festa antolatu dute M8an
Mugimendu feministako kideek hainbat isun jaso dituzte azaroaren 30eko greba feminista orokorrean egindako ekintzen harira, eta, horregatik, festa bat antolatu dute Martxoaren 8an, isunak ordaintzeko dirua biltzeko.
Hain zuzen ere, manifestazioaren ondoren —18:30ean abiatuko da, Antiguako tuneletik—, 22:00etan, DJ festa egingo dute Parte Zaharreko Herria tabernan. “Dantzatu ezin bada ez da gure iraultza”, aldarrikatu dute.