Donostiako neska gazteek etxebizitza izango dute ardatz Martxoaren 8an
Mugimendu feministaren “bizitzak erdigunera” aldarrikapena bere egin, eta neska gazteek Donostian bizitza duina aurrera eramatea eragozten duen problematika nagusietako bat ekarri dute lehen lerrora: etxebizitzaren arazoa.
“Nola biziko gara Donostian prezioak eskuraezinak badira eta diru laguntzak iristen ez badira?”, galdetu dute. Merkatua “herritarren bizitzen gainetik” jartzen dela salatu dute, udaletxeari eta erakundeei neurri gehiago eskatuz.
Nabarmendu dutenez, neska gazteen egoera are eta “latzagoa” da. “Etxebizitzen oinarrian familia nuklearra dago. Ez dugu erabakitzeko eskubiderik ez eta komunitatean elkar zainduz bizitzeko aukerarik ere”.
Etxebizitza indarkeria gune dela ere gogoratu dute: “Ezin dugu ahaztu, gaur egun indarkeriaren gehiengoa etxean pairatzen dela [EAEn indarkeria matxistaren % 73, bikotekidearengandik eta %18,a senide batengandik izan ziren iaz], eta ezinbestekoa dela honi aurre egiteko etxebizitzak eskuragarriak izatea”.
Honela, hainbat Martxoren 8an, gazte blokea antolatu dute 18:00eta La Perlatik abiatuta.
Unibertsitatean ere, Amarauna sareak hainbat mobilizazio antolatu ditu aste honetan zehar. Bihar, manifestazioa egingo dute 10:40ean, aulariopean.