Jakintza ikastolaren aurrealdeko horma zati bat erori da
Antiguako Jakintza ikastolako hormaren zati txiki bat erori da gaur arratsaldeko lehen orduan. Donostiako Udalak jakinarazi duenez, suhiltzaileek 14:10ean jaso dute abisua, Heriz pasealekuko sarrerako horma zati bat jausi dela ikusi dutenean. Abisua jaso bezain laster, suhiltzaileak eta udaltzainak ikastetxera bertaratu dira, eta aurrealdea miatu ondoren, erortzeko arriskuan zeuden inguruko zatiak kentzea erabaki dute, susto gehiagorik ez izateko.
Oinezkoak babesteko asmotan, espaloiaren zati bat itxi dute hesi batekin. Hori horrela, Jakintzako ikasle eta familiek Erregezaintza kaleko sarreratik irten eta sartu beharko dira eskolara.