Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako 27. Martxarekin hasi dute eguna manifestariek
Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako 27. Martxarekin hasi dute donostiarrek gaurko eguna. 11:00etan elkartu dira Trintxerpeko azokan eta 12:30tarako Alderdi Ederrera iritsi dira, Palestinaren aldeko mobilizazio masibora batuz.
Aurtengo leloa Kurba arriskutsua izan da eta horren bidez, eskuin muturrak zabaltzen dituen gorroto diskurtsoak salatu nahi izan dituzte.
Diseinu Grafikoko ikasleek egin dute kanpaina, eta trafiko seinaleetan oinarritu dira. Arantxa Garin Usandizagako ikasleak IRUTXULOKO HITZArako egin zuen elkarrizketa batean nabarmendu zuenez, “gizartea eskuinerantz hartzen ari den bide hori zuzentzea” da kanpainaren helburua nagusia. Gizartea “kurba arriskutsu” batean sartzen ari dela irudikatzeko, trafiko seinaleak hartu dituzte oinarri, eta hainbat abisu eta aholku sortu dituzte: “seinaleen berezko esanahia kontuan hartuta, guk irudikatu dugu kasu honetan zein esanahi izango lukeen”.
Jarraian ikus ditzakezue martxako argazkiak.