GI-20 errepidea gauez itxita egongo da Behobiarako noranzkoan, ostegunera arte
GI-20 errepidean, Behobiarako norabideko errepidea itxita egongo da gaurtik ostegunera, 22:00etatik 04:30era. Aritzeta, Añorga eta Ondarretako lotuneen parean dauden orientazio seinaleztapeneko portikoak eta banderolak aldatzen ari da. Hori dela eta, egungo indikazioak kendu eta berriak jarriko dituzte.
Asteleheneko eta astearteko itxierek AP-8 eta GI-20 errepideen arteko loturari eragingo diote, 27 irteerari, Aritzeta parean, eta zirkulazioa Donostiako bigarren ingurabidetik desbideratuko da. Asteazkenean eta ostegunean erabiltzaileek 12. irteera erabili beharko dute Zarautz etorbiderantz eta Tolosa etorbiderantz, GI-20 errepidea berriz hartzeko. Lanak gauez egingo dira, ahalik eta gutxien eragiteko.