Kristobal Balenciaga Museoan desfilatzeko moda lehiaketa antolatu du Kutxa Fundazioak
Kutxa Fundazioak Kristobal Balenciaga Museoan desfilatzeko hiru aukera eskainiko ditu moda lehiaketa baten eskutik, eta proiektuaren helburua da tokiko moda sorkuntzak ezagutaraztea eta sormen talentua bultzatzea.
Hautagaitzak maiatzaren 6a baino lehen aurkeztu beharko dituzte parte hartu nahi dutenek webgunean dagoen plataforma digitalaren bitartez. Ekitaldia San Sebastian Moda Jaialdiaren barruan egingo da “sektoreko proiektu bideragarri, jasangarri eta berritzaileak” bultzatzeko asmoz.
Lehiaketan parte hartu dezakete “moda diseinuan, jantzigintzan eta komertzializazioan modu profesionalean hamar urtez baino gehiagoz aritu ez diren Gipuzkoak diseinatzaileak”, eta irizpideak honakoak dira: jasangarritasuna, kontzeptua, diseinua, joste lana eta eszenaratzea.
Halaber, epaimahaiari dagokionez, Miren Vives Kristobal Balenciaga Museoko zuzendariak, Tytti Thusberg moda diseintzaile eta Slow Bag markaren sortzaileak, Ana Corzo AEG eskolako moda eta patroigintza saileko arduradunak eta Charo Alvarez eta Rocio Sanchez Bilbao International Art and Fashion BIAAF erakundeko ordezkariek osatuko dute, eta San Sebastian Moda Jaialdian desfilatuko duten hiru lanak hautatuko dituzte.