Aquariumeko igogailua zerbitzuz kanpo egongo da ostegunera arte
Aquariumeko igogailua itxita egongo da gaurtik ostegunera arte, geldialdi tekniko bat egingo baitute. Geldialdi hori kontrapisuko poleetako errodamenduak eta mugatzailea ordezkatzeko baliatuko dute.
Igogailuaren ateetan informazio kartelak jarriko dituzte, lan horien berri emateko.