Hamabost egunez luzatuko dituzte mobilizazioak Osakidetzako larrialdietako langileek
Osakidetzako larrialdietako langileek mobilizazioa egin dute gaur Gipuzkoa plazan. Osakidetzako Larrialdietako Pertsonal Batzordeak adierazi du, atzo Kudeaketa Taldearekin egindako bileraren ondoren, honek “karteldegi defizitarioen alde” egiten jarraitzen duela eta ez duela bestelako kudeaketa modurik onartzen.
LAB sindikatuak adierazi duenez, “bilera honetan ez da ezer negoziatu eta jarrerek berdinak izaten jarraitzen dute”. Ondorioz, mobilizazioekin jarraitzea “justifikatuta” dagoela nabarmendu du sindikatuak. Pertsonal Batzordetik borroka hamabostaldia beste hamabost egunez luzatzeko deia egin dute, apirilaren 8ra arte, eta langile guztiei dei egin diete parte hartzera eta intzidentzia guztien berri ematera.
Kudeaketa Taldearen aldetik benetako negoziaziorik ez badago, borroka astearen epeak zabaltzen jarraituko dutela jakinarazi dute.