Martuteneko Okendotegi bidean gero eta zabor gehiago dagoela salatu du Eguzkik
Hainbatetan salatu du Eguzki Talde Ekologistak Martuteneko Okendotegi bidea “zabortegi” bihurtzen ari dela, eta egoera gero eta larriagoa dela ohartarazi du berriz ere. Hain zuzen ere, udalak neurririk hartu ez duela salatu du Eguzkik, eta, horren ondorioz, gero eta zabor gehiago dagoela eremu horretan. “Berandu baino lehen, zabortegi bihurtuko da eremu hau”, gehitu du talde ekologistak, sare sozialetan zabaldutako bideo batean.
Donostiako Udalak neurririk hartu ez duenez, Martuteneko Okendotegi bidea gero eta zabortegiago.@DonostiakoUdala @DSS_Ingurumena pic.twitter.com/Oe0F5F3LLH
— Eguzki (@EguzkiEH) March 19, 2024