Mikel Odriozolak 2026ra arte berritu du Gipuzkoa Basketekin
Gipuzkoa Basketeko entrenatzaile Mikel Odriozolak bere kontratua berritu du klub donostiarrarekin, 2026ra arte. Hala jakinarazi du klubak, eta nabarmendu du kontratu berritzeak berretsi egiten duela “klubak Gipuzkoako talentua erakartzeko eta atxikitzeko egin duen apustu irmoa”.
Iazko uztailetik da Odriozola Gipuzkoa Basketeko entrenatzailea, eta 25 neurketa zuzendu ditu orain arte, hemezortzi garaipen eskuratuta. Hain zuzen ere, maila ona erakusten ari da taldea denboraldi honetan, eta gizonezkoen bigarren mailako ligako bosgarren sailkatua da.