Juantxo Marrerok zinegotzi kargua hartu du
Marisol Garmendia sozialistak joan den astean utzi zuen zinegotzi kargua, eta Juantxo Marrerok gaurkoan hartu du kargu hori, goizeko lehenengo orduan egin duten ezohiko udalbatzarrean —jarraian, martxoko ohiko udalbatzarrari ekin dio udalbatzak—. Bere senideen babesa izan du sai0an, eta alderdi guztietako bozeramaileak zortea opatu diote bere eginkizun berrietan.
Pasa den maiatzeko udal hauteskundeetan, PSE-EEren zerrendako seigarrena izan zen Marrero, eta udaletik kanpo gelditu zen, alderdi sozialistak bost zinegotzi lortu baitzituen. Orain, aldiz, zinegotzi kargua hartu du, Garmendiak kargua utzi baitu Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako ordezkaria izateko. Garmendia PSE-EEren udal bozeramailea zen, eta Ane Oiarbidek hartu du ardura hori orain. Marrerori dagokionez, Hiri Proiektuetako eta Ekologiako zinegotzia izango da datorren astetik aurrera.