Donostiara iritsi da Korrika
Martutenetik sartu berri, bertako auzo elkartea izan da lehena lekukoa eramaten; Xoel izeneko 10 urteko mutikoak izan du lekukoa eramateko ardura.
Martuteneko auzo elkartea izan da Donostian 23. Korrikako lekukoa hartu duen lehena, Gartziategi sagardotegiaren ondoan.Beñat Parra Emozioak borborka dituzte euskaltzaleek uneotan, eta ez da gutxiagorako, Korrikak egin baititu bere lehen oinkadak hirian. Martutenetik sartu berri, bertako auzo elkartea izan da lehena lekukoa eramaten; Xoel izeneko 10 urteko mutikoak izan du lekukoa eramateko ardura.
Hamar egunen itxaronaldi luzearen ostean, donostiarrek izango dute euskararen festa handiaz gozatzeko parada. Eskuz esku, lekuko horrek lau ordu igaroko ditu Donostian, auzo gehienak zeharkatuta. Martuteneren ostean, Amarara joango da Txomin Enea, Loiola eta Loiolako Erribera igarota.
Amaratik, Erdialdera iritsi eta mendebaldera joko du: Antigua, Ibaeta eta Añorga izango dira hurrengoak auzoak. Bueltan, berriz, Gros inguratu eta Parte Zaharra, Erdialdea eta Egia auzoak zeharkatuko ditu. Azkenik, ekialdeko auzoek jasoko dute euskararen uholde handia, Bidebieta, Intxaurrondo eta Altzatik bukatuko baitu bere ibilbidea hirian.


