IRUTXULOKO HITZAk ere hartu du euskararen lekukoa
23. Korrikara batu da larunbat honetan IRUTXULOKO HITZA ere, eta Idiakez kalean hartu dugu lekukoa, 21:30 aldera. Olatz Balda kazetariak eta Irati Azpeitia Hitzakideak eraman dute lekukoa, eta haien atzean joan da lantaldea ere, Korrikara batu diren ehunka lagunez inguratuta.