Hizkuntza, garuna eta elebitasunaren arteko loturaren inguruko hitzaldia eskainiko dute San Telmo museoan
Garuna(k) erakusketaren barruan, San Telmo museoan Hizkuntza, garuna eta elebitasunaren inguruko hitzaldia eskainiko dute apirilaren 9an, 19:00etan. “Hizkuntza prozesuari esker gure pentsamenduak partekatzen ditugu eta loturak sortzen ditugu. Munduko 7.000 hizkuntzen artean ama hizkuntza bat ikasten badugu ere, munduko populazioaren erdiak baino gehiagok bigarren hizkuntza bat ikasiko du bere bizian, eta kopuru hau urtero emendatzen da”, azaldu dute antolatzaileek. Hitzaldia Ihintza Malharinek emango du.
Antolatzaileek adierazi dutenez, hizkuntzak ikastea ez da gauza berria, ezta garuna ikertzea ere, baina ikerketa metodoak eta lortutako jakintzak “anitz aldatu dira”. Gaur egun, hizkuntzaren antolaketa garunean hobeto ulertzen dugunez, elebitasunak antolaketa honetan eragin bat duela eta hizkuntza nahasmenen tratatzeko aukerak ditugula azalduko dute.