ABkrossaren izen ematea zabalik, gaur, 12:00etan
Euskararen aldeko Amara Berriko krosa ekainaren 1ean ospatuko da, eta 12:00etan, parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera izango dute.
 Iazko lasterketa.ABkrossa
                    Iazko lasterketa.ABkrossa                Aurtengo euskararen aldeko Amara Berriko krosean parte hartu nahi duenak aukera izango du izena emateko gaurtik aurrera, 12:00etan, webgunean. Lasterketa ekainaren 1ean ospatuko da, 19:00etan, auzoan, eta bi lasterketa mota antolatu dituzte: hiru kilometrokoa, lehiakorra ez dena, eta bestea, sei kilometrokoa.
Pasa den urtekoa “itzela” izan zela nabarmendu zuten, eta aurten ere horrelako zerbait antolatuko dutela adierazi zuten urtarrilean; izan ere, iazko AB Krosa inoizko jendetsuena izan zen, eta 150 lasterkarik baino gehiagok hartu zuten parte.
 
								 
								
							 
					 
		        	


 
                    