Bananas donostiarrek 'Errekak nola' diskoa argitaratu dute
Zazpi kanta gordinen bilduma berria eskaini dute Bananas donostiarrek. Errekak nola du izena, eta hardcore eta post-hardcorean erreferentzia irabazi duten lau zigilurekin batera argitaratu dute: Usopop , Saltamarges, B Corr eta Lar Gravacions.
Yaw, Madeleine, Adrenalized eta Hyedra taldeetan aritu dira Gartxot Unsain (ahotsa eta eztarria), Itzal Uranga (gitarrak), Ander Xabier Tejadas (gitarrak), Xabi Arratibel (baxua) eta Borja Iriarte Iri (bateria). Zarataren eta gordintasunaren koloreak dituzten arren, melodiei tarte handiagoa eskaini dietela onartu dute taldekideek, poparen eta post-hardcorearen eremu originalean kokatuz sormena.
“Gorputzak eskatzen duena eta bizitzak uzten duenaren arteko oreka” bilatu izan taldeak hasieratik. Sortu zenean, kontzerturik ez ematekoa asmoz argitratu zuten Azal bat urdina. Lagunartean, horrenbeste maite zuten Touche Amore taldearen “euskal bertsioa” egin asmoz. Denborarekin, planak aldatuz joan dira, eta hirugarren lan honetaz gain, kontzertu gogoangarriak eskaini ditu taldeak, euskal screamo zaleengan, ohorezko postua irabaziz.
Zuzenean zer den ikusteko aukera apirilaren 13an helduko da, Egiako Dabadaba aretoan, Neu Troia donostiarrekin batera joko duten kontzertuan.