Urgulleko Natur Txokoa irekita dago, oporraldi honetan jarduera bereziak eskainiz haur eta gazteenei
Astearte eta asteazkenetan jarduera bereziak izango dira, 17:00etan, eta lehena gaur bertan izango da, 'Telmo, Urgulleko zaindaria' kontakizunaren eskutik.
Oporraldi hauetan jarduera bereziak antolatu ditu Urgulleko Natur Txokoak, haur eta gazteenei zuzendutako ikastaro eta tailerrekin. Astearte eta asteazkenetan, 17:00etan, izango dira jarduera bereziak, eta apirilaren 7ra arte egongo dira.
Jarduerak astelehenetik ostiralera 16:30tatik 18:30tara antolatu dira, eta larunbatean eta igandean 11:30tatik 13:30tara. Gaurko jarduerak emango dio hasiera jarduera bereziei, Telmo, Urgulleko zaindaria kontakizunarekin. 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzako eskainiko da, ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.
Jarduera guztiek dute animaliekin eta naturarekin harremana, eta sorkuntza eta elkarren arteko lana dira jardueren helburu nagusia eta heldulekua, besteak beste, Zaharrak beti, berrerabili, Artistak naturan, Animaliekin jolasean edo Urgulleko detektibeak jarduerekin.