Abisu horia olatu arriskuagatik
Gaurko 14:00etatik aurrera eta ostiraleko 8:00ak bitarte ibilgailuentzako Paseo Berria moztuta egongo da.
Babes Zibilak Abisu Horia jakinarazi du olatu arriskuagatik. Hori dela eta, gaurko 14:00etatik aurrera eta ostiraleko 8:00ak bitarte ibilgailuentzako Paseo Berria moztuta egongo da Sociedad Fotograficatik aurrera.
Pasa den hilabetean alerta laranja jarri zuten olatuengatik, baita ere.