Ametzagainako parkera iristeko bidea ia amaituta dago
45 eguneko lanen ondoren, Ametzagainako parkera iristeko bidea ia amaituta dagoela jakinarazi du, ohar baten bitartez, Carlos Garcia Hiri Mantenmenduko zinegotziak.
Bide hori erori egin zen urtarrilaren 24ean, eta pitzadura bat sortu zen, 50 metroko luzera hartu zuena Beharko sarbidetik, mendi hegalaren lerradurak eraginda.
Horretarako, 40 metro luze eta bost metro garai den harri lubeta bat jarri da bidearen egonkortasuna bermatzeko. Dagoeneko asfaltatu egin dela azaldu du zinegotziak, eta “erorikoen aurrean babesteko egurreko baranda bat jartzea baino” ez dela geratzen ziurtatu du. Lanak 150.000 euroko kostua izan du.