Elias Kerejeta Zine Eskolako ikasleek 'Irla mortu bat' programa antolatu dute apirilaren 9tik 14ra, Tabakaleran
Elias Kerejeta Zine Eskolako Komisariotza graduondoko ikasleek zinema programa publiko bat antolatu dute, Tabakaleran, apirilaren 9tik 14ra. Proiektuak Irla mortu bat. Zinema programa bizigarri bat du izena eta ziklo honek hasiera berri bat du abiapuntu, “aukera berriak esploratzearekin”.
Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa eta EQZEren artean antolatutako ziklo honek bederatzi film jasoko ditu zinema aretoan egingo diren sei saioetan, eta ikastetxeko ikasleek ekoitzitako bi instalazio
“Zer espero dugu kontinentetik urrun? Bakardadearen larritasuna? Askapenaren ametsa?” dira ziklo honek planteatzen dituen hainbat galdera, eta ikusleak gonbidatzen dituzte pentsatzera nola bizi leku batean, nola planteatu elkarrekin bizitzea, nola irten isolamendutik eta nola aurkitu elkar.
Apichatpong Weerasethakulen Blissfully Yours filmak (2002) abiatuko du programa apirilaren 9an, asteartean. 35 mm-tan proiektatuko da, jatorrizko hizkuntzan, euskarazko eta ingelesezko azpidatziekin.
Sarrerak Tabakaleraren webgunean eta leihatilan daude salgai. Prezioa 4 euro da.