Renfeko Donostia-Madril lineak ordutegi aldaketak izango ditu uztailera arte
Madrilgo Chamartin geltokiak egin behar dituen handitze obrak direla eta, Donostira eta Donostitik doazen ordutegiek aldaketak izango dituzte apirilaren 8tik aurrera.
Madrilgo Chamartin geltokiak handitze obrak egin behar ditu apirilaren 8tik aurrera eta ondorioz, Donostiako linearen ordutegietan aldaketak egongo dira, aurreikuspenen arabera, uztailera arte.
Goizeko bostetako trena atzeratuko da eta 06:20etan aterako da Donostiako geltokitik —05:58 aterako da Irundik—. 15:17ko linea 17:00etara atzeratuko da, eta igandetako 17:05etakoa 14:20tara aurreratu.
Halaber, alderantzizko ibilbidean, Madrildik Donostiara 08:43an abiatzen den trena 07:15erako aurreratzen da. Ordutegi aldaketen ondorioz joan-etorrien iraupena ordu erdira arte luzatuko da.