Zabaldu dute Altzako bertsopaper lehiaketarako izen ematea
Altzako XIV. Arantza Hernadez Ezeiza bertsopaper lehiaketan parte hartzeko izen ematea zabaldu dute, Altzako bertsozaleak eta Altzania elkartea antolatuta. Maiatzaren 13ra arte —13a barne— egongo da zabalik eta maiatzaren 20an irabazlea nor izan den jakinaraziko dute.
Bertsoak gai eta doinu librean jarriko dira eta bertso sorta bakoitzak gutxienez 3 eta gehienez 8 bertso behar ditu. Lanek orijinalak, aurrez saritu gabeak, argitaratugabeak eta euskaraz sortuak izan behar dute, eta lanak bakarkakoak izan behar direla jakinarazi dute antolatzaileek.
Sariak 200 euro eta Altzako produktuak dira, baita Altzatar onenari otarra eta Lau Haizetara eskultura.
Halaber, lehiaketa 18 urte edo gehiagoko helduei zuzendua izango da.