Liburu Baby Klubaren online saio berri bat Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko
Donostiako liburutegien Liburu Baby Klubak 10:00etatik aurrera ikusgai jarri du saio berria youtubeko kanalean.
Gaur Nazioarteko Haur Liburuaren Eguna dela eta, Liburu Baby Klubak online saio berri bat eskainiko du, youtubeko kanaleko zerrendan. Saio honetan Monica Graciak Hartz Arre, Hartz Arre, zer ikusmira? izeneko liburua irakurriko du.
Bill Martinek eta Eric Carlek idatzi eta ilustratu duten liburua Pamiela argitaletxeak plazaratu du. Halaber, saioa Altzako Casares-Tomasen Kultur Etxeko liburutegian grabatu dute.
Programa 0-3 urte bitarteko haurrentzako eta bere familiei zuzendua da, “irakurketa lehenengo urteetan bultzatzeko asmoz”, eta Donostia Kulturako liburutegien sareko ohiko jarduera da. 2021eko urtarriletik aurrera, programa online moduan eskaintzen da, Mestiza elkartearen eskutik.