15.000 pertsona inguruk bisitatu dute Aquariuma Aste Santuko egunetan
Aste Santuko egunetan hiriko Aquariumak aurreko urteko datuak gainditu ditu. Aurten, 15.249 pertsonek bisitatu dute, iaz baino %10 gehiago. Honekin, 3.000 pertsona baino gehiago dira eguneko bertan egon direnak.
Bisitarien jatorria kontutan edukita, Aquariumak azpimarratu du “Aste Santuko egunetan bisitarien %50a baino gehiago Hego Euskal Herritik etorritakoak” izan direla: %21,34 bizkaitarrak, 14,33 gipuzkoarrak, %11,68 nafarrak, %6,01 Arabatik etorritakoak. Halaber, ostiral santua izan zen Donostiako Itsas Jauregira jende gehien joan zen eguna, 3.991 bisitariekin.