'Altxa Komedia' bakarrizketa saioa emango dute ETB1en

Bihar, hilak 9, Euskal Telebistak Altxa Komedia bakarrizketa saioa estreinatuko du. Primeran plataforman eman ondoren, asteartero ETB1en eta Eitb.eus webgunean ikusi ahal izango da 22:15ean.
Stand-up komediaren susperraldiaren eredu izan diren bakarrizketagileek parte hartuko dute. Tartean dira hainbat donostiar: Nerea Arriola, Ion Martinez Txiki, Maialen Sorzabalbere eta Mikel Irazusta. Gainerako dira Iker Plazaola, Ana Goitia, Julen Axpe, Mirari Martiarena, Julen Portillo, Eñaut Zuazo, Esti Curiel eta Maria Blanco. Azpeitiko San Agustin aretoan grabaturiko emanaldiak dira eskainiko dituztenak.