Hirigintza izango dute hizpide aste honetan Altzan, film proiekzio batekin eta ibilaldi batekin
Altza XXI plataformak hirigintzaren inguruko bi jarduera antolatu ditu aste honetarako auzoan: film proiekzio bat eta ibilaldi bat. Hain zuzen ere, plataformak urteak daramatza Altza bizigarriago bat aldarrikatzen eta, bereziki, Auditz Akular landa eremuan etxebizitzak eraikitzearen aurka borrokatzen; hedabide honek Auditz Akularri buruzko erreportaje zabala argitaratu zuen iazko azaroan.
Asteazkenean izango da film proiekzioa, hilaren 10ean, Tomasene Kultur Etxean, 18:30ean. Jane Jacobs hirigile eta ekintzaile estatubatuarrak eta Robert Moses hirigile estatubatuarrak etorkizuneko New York hiriaren inguruan izandako borrokari buruzko Citizen Jane: Battle for the City dokumentala (Matt Tyrnauer, 2016) proiektatuko dute, eta solasaldirako tartea izango da jarraian.
Bestalde, larunbatean (hilak 13), Auditz Akular eremua eta udalak bertan proiektatzen duen hirigintza garapena —3.000 etxebizitza eraikitzea— ezagutzeko bisita gidatua egingo dute. 100:30ean abiatuko dira, Harri Berritik.