Dantz festibala uztailaren 15etik 20ra izango da, eta kartelean, Apparat, Hune eta Call Super, besteak beste
Donostiako musika elektronikoaren maitaleak pozik egon daitezke, aurten ere, Dantz jaialdiak hiria hartuko baitu udaran. Oraindik hirian guztiz errotu gabe dagoen jaialdia izanik, oraingo honetan ere data berria aurkeztu dute: uztailaren 15etik 20ra izango da.
Nazioartean sona handia duten DJ hauek izango dira line up-ean: Apparat, Avalon Emerson, Call Super, Courtesy, Dekmantel Soundsystem, Dubos, Gela, Hunee, Ian Pooley, Javier Carballo, Kittin, LaMia Mari, Palms Trax, Pional, Sonhar, Topanga Kiddo, YX3 eta baieztatu gabe dauden beste artista batzuk.
Bestalde, jaialdiak hainbat jarduera kultural izango ditu: DJ setak, topaketa parte-hartzaileak, mahai inguruak, arte erakusketak, filmen proiekzioak, diskoen azoka, musika elektronikoko kontzertuak eta prestakuntza tailerrak. Astebeteko programazioa izango da, astelehenetik ostiralera, Donostiako hainbat espaziotan. Ostiralean, Miramongo anfiteatroa izango da agerleku nagusia, eta larunbatean, berriz, Illunbeko Donostia Arena. Ordutegiei dagokienez, Miramongo anfiteatroa 16:30ean irekiko da eta 01:00ean itxiko, eta Illunbeko eremua 16:30ean irekiko da eta 06:00etan itxiko.