Izarne Sarasolak beste bi urterako berritu du kontratua
Realean jarraituko du Izarne Sarasola jokalari gipuzkoarrak. Datozen bi urterako berritu du kontratua, 2025-2026 denboraldiaren bukaerara arte. Klubaren arabera, Sarasolak taldeko gakoetako bat izaten jarraituko du.
Ibarrako atzelariak Realean hazten jarraitzeko ilusioa duela aitortu du. Hain zuzen ere, defentsako lerroan lan ona egiten ari da Sarasola.