Maiatzaren 10ean egingo dute aurtengo Txanpontxo Rock jaia
Andoni Ollokiegiren Club de los Poetas Tuertos taldeak joko du Txanpontxo Rocken.Herri Bizia Maiatzaren 9tik 13ra ospatuko dituzte Bidebietako Txanpontxo jaiak, eta aurten ere Txanpontxo Rock jaia antolatu dute, hamalaugarrenez, maiatzaren 10ean (ostirala). 22:00etan izango da, bosgarren blokean (Serapio Mujika, 33). Talde hauek joko dute: Oihu, Mindtrap, Yakovlev 42, The Tragos eta Club de los Poetas Tuertos. Bestalde, jaietako kamisetak ere prest dituzte, eta auzoko hainbat tabernatan erosi daitezke.



