Prest dituzte Txanpontxo jaietan luzitzeko kamisetak
Gero eta gertuago daude Bidebietako Txanpontxo jaiak —maiatzaren 9tik 13ra izango dira—, eta jai batzordea motorrak berotzen ari da dagoeneko. Hain zuzen ere, prest dituzte aurtengo jaietan luzitzeko kamisetak, eta auzotarrek eskuratu ditzakete dagoeneko.
Gorriak dira aurtengo kamisetak, Txanpontxo pertsonaia maitatuaren marrazkiarekin. Riojano, Nueva York, Erreka, Toki Alai, Alai, Jubilatuak eta Zumardi tabernetan daude salgai, 13 euroan helduenak eta 10 euroan haurrenak. Kamiseta erosteaz gain, iazko Txanpontxo jaietako argazkiak berrikusiz berotu ditzakezue motorrak jaietarako.