Koma eta Kaos Etiliko taldeek Herrerako plaza hartuko dute
Herrerako jaietako kontzertuak iragarri ditu jai batzordeak, eta, beste behin ere, esanguratsua da prestatu duten eskaintza. Ekainaren 14an Koma, Kaos Etiliko eta Deklibe ariko dira zuzenean Herrerako plazan (22:00).
Iruñeko talde beteranoak duela gutxi kaleratu du Una ligera mejoría antes de la muerte itzulera diskoa, eta kontzertu bira luzearen baitan kokatu dute Herrerako festetako kontzertua.
Ekainaren 15ean, berriz, Elektro Buiaka eta Bidean erromeria taldea ariko dira (22:00). Aldiz, ekainaren 22an Andoni Ollokiegi bakarlariak eta Itzal erromeria taldeak emango dute kontzertua (22:00).