Frankismoak fusilatutako Diego Franco eta Antonio Lopez militanteak omendu dituzte Bidebietan
Gipuzkoako CNTren Oroimen Taldeak Diego Franco Cazorla (Bartzelona, Herrialde Katalanak, 1920—Donostia, 1947) eta Antonio Lopez Fanlo (Zaragoza, Espainia, 1916—Donostia, 1947) anarkistak omendu ditu Bidebietan, euren fusilamenduaren 77. urteurrenaren bueltan. Egungo datuen arabera, frankismoak Donostian eta Euskal Herrian fusilatutako azkenak dira Franco era Lopez. Bidebietako tiro eremuan fusilatu zituzten 1947ko apirilaren 21ean, egungo Salvador Allende parkean, eta, hain zuzen ere, han egin dute omenaldia, 17:30ean.
Omenaldian bi anarkisten memoria gogora ekartzeaz gain, frankism garaian fusilatutako guztiak gogoratu eta dituzte. Biolinaren doinuaz lagunduta, testu bat irakurri dute katalanez, euskaraz, eta gazteleraz: “Sustrairik gabeko zuhaitz bat ez da zuhaitz bat. Orainaldia irakurtzeko iraganera begiratu behar da” adierazita amaitu dituzte irakurketok.