1.023 marrazki eta 290 horma irudi
Donostiako Udalak Artea eta Giza Eskubideak haur eta gazteen 20. ekitaldiaren sari banaketa egin zuen atzo udaletxean. Giza Eskubideen sailak kudeatzen duen sariketak partaidetza handia izan du. Izan ere, 2.000 haur eta gazteek baino gehiagok parte hartu dute. Guztira, 1.023 marrazki eta 290 horma irudi aurkeztu dituzte.
Ekitaldian Cristina Lage Aniztasuneko zinegotziak eta hiru epaimahaikideek –Elena Odriozola, Ricardo Ramon eta Xabier Baztarrika– banatu zituzten sariak.
Lanik onenak Viktoria Eugenia antzokiko erakusketa aretoan ikus daitezke hilaren 19ra bitarte, 17:00etatik 20:00etara.